Brodalanak egitea da gurea


Ana eta Roger gara eta, lan-esparru honetan esperientzia zabalagoa dugun arren, elkarrekin abiarazi genuen proiektuak 2013an ikusi zuen argia. Keinu gara eta Andoainen topatuko gaituzu.

Gure filosofia

Makinarik onenak dauzkagu, baina makinei alferrik eskatuko diezu sormena, dedikazioa edo ondo egindako lanagatiko grina. Horretarako gaude gu. Harro gaude txapelak, banderak eta gure lanik txikienak egiterakoan ere xehetasun guztiak zaintzeaz. Horrexegatik emango dizugu aholku koloreak eta neurriak erabakitzeko garaian, guk egindako lan bakoitza duelako Keinuk erakusleiho.

Sentimenduak ditugu lanerako gai, ez objektuak. Horregatik jartzen dugu gure onena brodatu bakoitza berezia eta bakarra izan dadin, jasoko duenak horixe merezi baitu.

Gurekin harremanetan jartzeko

Idatzi mezu elektroniko bat edo, nahiago baduzu, deitu 670 326 353 telefonora

© 2015 Keinu

Kale nagusia, 12
Andoain 20140 (Gipuzkoa)
T. 637 283 224

Kale nagusia, 12
Andoain 20140 (Gipuzkoa)
T. 637 283 224